Kategoria: Tuareg
Takamba hitza entzun orduko sentsualitatea datorkit gogora. Giza gorputzak basamortuko duna bilakatzen dira, eta haizeak ferekatuko balitu bezala mugitzen, lotsagabe, aske. Takamba musikak eta dantzak XV.mendeko Songhai inperioan dute jatorria, Gao hiria, kultura eta komertzio hiriburua zen garaietan. Tamasheq griot-ek eta perratzaileek moldatua, uztaren bilketa, gudarien etxeratzea, eta familia nobleen laudorioak ospatu eta goratzeko tresna bihurtu ziren biak ala biak. Griot-ak, eserita, “Tedarhent” tresna jotzen du, songhai-ek “Kurbu” bezala ezagutzen dut...
Matinfa, tenessey Imuhagh tigraw tikma Ayitma Yofa anikir Nikiss sandade Wadagh nihane Matinfa, tenessey Imuhagh tigraw tikma Imuhagh tigraw tikma id talghiwene ayishrayane Imuhar (gizaki askea) Ederra da aske direnak lo egotea sufrimenduzko mundu honetan Esna zaitez nire herria! Zutitu zaitezte anai-arrebak! Egin diezaiogun aurre gaur egungo arazoei Bidea luzea da Ederra da aske direnak lo egotea Gizakiaren sufrimenduak baina garaiak aldatu egin direla erakusten du Bombino (moldatua)
Azawadiar errefuxiatuak Burkina Fason Urte berriaren hasiera ez da izan berdina denontzat. Batzuk oparotasunean, ondo jan eta hobeto edanez eman ditugu lehenengo urratsak edo balantzak, beste batzuk, ordea, gerrikoa ondo estutu beharrean ikusi dute euren burua, halabeharrez. Urte hasiera gogorra izan da ahulenentzat, bortizkeria atzean utzi nahi izan dutenentzat, errefuxiatu eremuetan pilaturik dirautenentzat. Batetik, giza-laguntzarako erakundeen aurrekontua murriztu egin delako, bestetik, krisi egoeran eta laguntza beharrean den pertsona kopurua hazi egin ...