Igandetan irratsaio bat egiteak arazo bakarra du: bixamona. Bai jaunak, batzuetan igandetan bixamona izaten dut eta horrelakoetan zaila da burua behar den lekuan (lepo gainean) edukitzea. Izan ere nahiko programa lasaia eta hitz gutxikoa izan zen 2007ko abenduaren 9an burututako hau. Irratsaioa Lost in Translation filmaren inguruan joan zen, bai pelikulari buruzko informazioa baita soinu bandako musika egon ziren, nahiz eta oso landuta ez egon. Agian, hontariko egun batean, Lost in Translation 2.0 irratsaioa egingo dut, landuagoa, baina ez dakit lan hori hartzeko gogoa edukiko dudan. Beraz,...