Guztiok nahi dugu aurkituak izatea (Everybody wants to be found)
Igandetan irratsaio bat egiteak arazo bakarra du: bixamona. Bai jaunak,
batzuetan igandetan bixamona izaten dut eta horrelakoetan zaila da
burua behar den lekuan (lepo gainean) edukitzea. Izan ere nahiko
programa lasaia eta hitz gutxikoa izan zen 2007ko abenduaren 9an
burututako hau. Irratsaioa Lost in Translation filmaren inguruan joan
zen, bai pelikulari buruzko informazioa baita soinu bandako musika egon
ziren, nahiz eta oso landuta ez egon. Agian, hontariko egun batean,
Lost in Translation 2.0 irratsaioa egingo dut, landuagoa, baina ez
dakit lan hori hartzeko gogoa edukiko dudan. Beraz, ez dut ezer
ziurtatzen.
Irratsaioa jaitsi nahi izanez gero klikatu hemen
Iruzkinak
Utzi iruzkina: