Kategoria: tonbuktu
Tonbuktuko, Sidi-Yahiako meskitako atea, aizkoraz hautsi dute. Elezaharrak dio, ate hau irekiz gero, zorte txarra jabetuko dela hiriaz. Eta zorte txarrari, ozenki, ari zaizkio deika Ansar Dine, muturreko islamista, eta bere jarraitzaileak. Apirileko iraultzaren ondotik, Tonbuktun zeuden, Azawaden askapenaren aldeko tuaregak, bertatik bidali ondoko, lehen ekintza lotsagarria da hau. “Tin-Buktun”, tuaregen hizkuntzan, “Bukturen iturrian”, lo gozoan zeuden hirurehun santuak, zalaparta batean, garrasika, bortxaz, atera dituzte, lozorro eternaletik. Bost ...