Hirurehun santuen hiria
Tonbuktuko, Sidi-Yahiako meskitako atea, aizkoraz hautsi dute. Elezaharrak dio, ate hau irekiz gero, zorte txarra jabetuko dela hiriaz. Eta zorte txarrari, ozenki, ari zaizkio deika Ansar Dine, muturreko islamista, eta bere jarraitzaileak.
Apirileko iraultzaren ondotik, Tonbuktun zeuden, Azawaden askapenaren aldeko tuaregak, bertatik bidali ondoko, lehen ekintza lotsagarria da hau.
“Tin-Buktun”, tuaregen hizkuntzan, “Bukturen iturrian”, lo gozoan zeuden hirurehun santuak, zalaparta batean, garrasika, bortxaz, atera dituzte, lozorro eternaletik. Bost mendetan zutik iraun duten hilobiak deuseztu, eta profanatu ondoren.
- Idolatria! Idolatria! _ Entzun dute, ozenki, tuaragen arbaso zaharren hezurdura horiztek_.
Basamortuaren magalaren gozoan zeudenei,tu egin die, amorrazioak, gorrotoak, eta ezjakintasunak... Alaren izenean.