Kaixo guztioi, arratsalde on. Atzo amaitu genuen ikus-entzunezkoen esparruaren arautze-ereduei buruzko blokea. Horretarako, Frantziako, Espainiako eta Europako arautze-ereduak izan genituen hizpide lehenengo eta behin.Ondoren, Espainiako Ministroen Kontseiluak Madrilgo Parlamentura bidalitako lege-egitasmoari eman genion gainbegiratua, zertzuk berrikuntza dakartzan zehazte aldera.Gurean eginiko arautze-eredu bat aztertu genuen hurrena. Hona zelan arautu zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dekretu bidez 2007an tokiko telebista digitalen esparrua. Dekretu horren filosofiaren oinarrian hiru ...


Komunikaldiak 07

1
txantxiku 1456153203662 Txantxiku | 2007-02-24 16:08

Kaixo, lagunok! Jarraian, martxoaren 1ean HUHEZIn izango den Tokiko Telebista Digitala Euskaraz jardunaldiari buruzko datu batzuk emango dizkizuet. Komunikaldi hau, unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko plaza da. Aurten, zehazki komunikazioa ikasten ari diren ikasleentzat zuzenduta daude. Baita ere, hedabideetako eta enpresetako profesionalei edota komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei. Komunikaldira joateko izena eman behar da otsailaren 26a baino lehenago eta matrikula 25 €koa izango da, hala ere, ikasleak eta langabeak ez dute matrikula ordaindu beharra izango. I...