Kategoria: the_clash
Beti pentsatu izan dut parrandak bizi propioa duela edo hori esaten nion nire amari behintzat; “Liatu in naiz ama, gaua gaiztoa da”. Askotan etxera goiz itzuliko zarenaren ideiarekin irteten zara; kafe bat hartzera, trago pare bat botatzera edo basura jeistera eta bapatean, San Gregorioko festetan aurkitzen duzu zure burua eguerdiko ordubata terdietan amona batekin pasodoble bat dantzatzen. Gaua horrelakoa da, gaiztoa, eta ez du nahi zu etxera joaterik. “Honek du aurpegia honek!” pentsatuko duzue agian baina jarraian frogatuko dizuet ez naizela gezurretan ari, gauak bizi eta ideia propoioak...