Kronika hau argitaratu gabe egon da orain arte. Lehenengo zatia duela pare bat argitaratu nuen hemen.                  Larunbata, ekainaren 18a  Bezperako euri-jasaren ondoren, larunbatean jende guztia askoz ere prestatuagoa etorri zen, mozkorren bat edo beste ezik. Hara non, ordea, Thor gutaz apur bat errukitu eta ostiralean baino askoz ere zigor gutxiago eragin zigun. Eguraldi askoz ere atseginago horrekin, lehen ordutik Mendizabalan zen Entzun ekipoa.  Arratsaldeko 17:15etan Sumisi&oacu...