Kategoria: tesco
Sinestezina badirudi ere, Urtarrila bukatu eta Otsaila hasiko da, konturatu orduko. Elurra eta izotza, izotza eta hotza, hotza eta elurra. Hori da egun batean bai eta bestean ere, nagusi izaten dena. Hasieran ez geunden horretara oso ohituta, baina egia esan, eta gizakia mota guztietako inguruari moldatu daitekeen animalia dela kontutan harturik, gu ere dagoeneko egokitzen hasiak gara. Badago alde on bat behintzat, izan ere gure bertako lagun batek esan bezala, tenperatura hauekin bakteriak eta izaki zelulabakarrek ere nekez bizirauten dute eta beraz, gripe eta katarro moduko gaixotasuna...