Kategoria: sokamuturra
Sokamuturra Oharra: Ekainaren 7an, igandea, goizeko 7.00tan sokamuturra izango da La Salve 37 eta 38 atzealdean SFBk antolatuta. Segurtasun arazoak medio, kotxeak bertan ez aparkatzea eskatzen da. Ahalik eta eragozpen gutxien egiten saiatuko gara. Beraz, goizeko 6 eta 9ak bitartean zezenarentzako erabiliko da plaza. Barkatu eragozpenak, SANJUANDEGIKO FESTA BATZORDEA
Portu Zaharreko Jaietan egiten dan sokamuturra ez da nolanahikoa; Algortan ez doguz zezenak edo bigantxak kaletatik eroaten soka bategaz helduta, ia herri guztitan egiten dan moduan. Hamen, ikusten danez, Portu Zaharreko hondartzan hesi batzuk jarten doguz ta bertan sartzen doguz zezena, kuadrilla ta kukaƱa. Kuadrillatik zazpi sartu behar direz hondartzara, horren artean bi bigantxak entretenitu behar dabez ta beste bostak koipez betetako makilean gora igo behar direz. Hor espektakulua! Ta guzti horren emaitza mota hontako bideoak dira. Hurrengo urtean animatu ta etorri ikustera!!