Atzo Bizkaiko mapa batzuk begiratu nahi eta bizkaia.net web-era jo nuen. Hara eta hona ibilita, azkenik arlo ditxosozkora iritsi nintzen. Zerua zabalik!! Baina neure poza labur-laburra izan zen, halako mezu bat agertu baitzitzaidan:Kakazaharra!! Aldundiko arduradunak ez ei dira oraindino ohartu internet explore-z harago baliabiderik ere badela; are, hobeak, sendoagoak eta libreak gainera. Aldundiak, bere jokaera honekin, askatasuna ukatzen digu. Zergatik erabaki behar du aldundiak nik zein nabigatzailez erabili behar ditudan baliabide publikoak? Ez dute, ez, inolako eskumenik horretarako. M...


Blog hau berpiztea erabaki dut. Egia da jaio baino lehen hilda zegoela, baina horain benetan erabiliko dut, ia egunero, edo gutxienez astean behin zerbait idazteko.Eta hasteko Eusko Jaurlaritza, eta Osasun Saila konkretuki, gaitzetsi behar dugu. Lehenengoz esan behar da Osakidetza webgunean dagoen zerbitzu berria, hitzordua eskatzeko, Firefoxekin erabiltzea ezinezkoa dela. Baina gauza hauetara beste zerbitzu publikoak ere ohitutak gaituzte jada. Larriena da Gabriel Inclanen ustez, Osasun sailburua, Firefox erabiltzen dugunok, hau da, euskaldunen %15a, zerbitzu hortaz gozatu ezin ahala ez da...