Bizkaiko Foru Aldundiaren ustez Explorer nabigatzaile bakarra

tusflog 1456153190656 tusflog | 2007-09-09 11:01
1

Atzo Bizkaiko mapa batzuk begiratu nahi eta bizkaia.net web-era jo nuen. Hara eta hona ibilita, azkenik arlo ditxosozkora iritsi nintzen. Zerua zabalik!! Baina neure poza labur-laburra izan zen, halako mezu bat agertu baitzitzaidan:




Kakazaharra!! Aldundiko arduradunak ez ei dira oraindino ohartu internet explore-z harago baliabiderik ere badela; are, hobeak, sendoagoak eta libreak gainera.

Aldundiak, bere jokaera honekin, askatasuna ukatzen digu. Zergatik erabaki behar du aldundiak nik zein nabigatzailez erabili behar ditudan baliabide publikoak? Ez dute, ez, inolako eskumenik horretarako. Merkatu librearen alde sutsu agertu, eta gero monopolio monopoliozaleenaren eskutik lotuta ibili. Hara!


Inigo

Inigo 2008-09-26 22:41 #1

Hori geu kontrolatzeko homogeoizatu beharra dagoela eta hori egiten saiatzen direnaren seinale da nere ustez. Interneten ibiltzerakoan ere geure eskubideak mugatzen saiatzen dira, geure baliabideak murritzuz edo zure kasuan gertatu den moduan, baliabide hoiek debekatuz. Horretarako aukera bakarra dago, nabigatzaile libreare alde jarraitu eta derrigorrezko I.Explorer nabigatzailea izendatzen duten web orrriei bisitarik ez egitea. Besarkada handi bat.<br>


Utzi iruzkina: