Osakidetza eta Osasun sailburuak Firefox erabiltzaileak mespretxatzen dituzte
Blog hau berpiztea erabaki dut. Egia da jaio baino lehen hilda zegoela, baina horain benetan erabiliko dut, ia egunero, edo gutxienez astean behin zerbait idazteko.
Eta hasteko Eusko Jaurlaritza, eta Osasun Saila konkretuki, gaitzetsi behar dugu. Lehenengoz esan behar da Osakidetza webgunean dagoen zerbitzu berria, hitzordua eskatzeko, Firefoxekin erabiltzea ezinezkoa dela. Baina gauza hauetara beste zerbitzu publikoak ere ohitutak gaituzte jada. Larriena da Gabriel Inclanen ustez, Osasun sailburua, Firefox erabiltzen dugunok, hau da, euskaldunen %15a, zerbitzu hortaz gozatu ezin ahala ez da oso arazo garrantzitsu bat. Berak dioenez, Internet Explorer erabiltzen dutenak (%85) gehiengo aditua dira.
Argi dago Euskal Jaurlaritzari ez zaio asko axola software librea erabiltzen dugun euskaldunak. Nola eska diezaiokegu software librea bultzatzea, webguneak denok ikusi ahal izateaz arduratzen ez badira.
Baina nolanahi ere, aldaketak egiten ari omen dute Osanet webgunea AA ereduko W3C-ren erabilerraztasunaren ziurtagiri internazionala lorzeko. Honek ziurtarazten du, erabiltzen den softwarea alde batera utzita, webgunea ondo ikusi ahal izango dela.
Espero dut hau egia izatea, ez politikoen beste hitz-emate sinistezin bat, eta laster lortzea.
Gaia interneteuskadi.org-en ikusita.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: