Esan beharrik ez dago bizitzan garai kritiko ugari dagoela. Nire bizialdia labur xamarra dela eta gutxi bizi izan ditut, 'gutxi' hitza erabiltzerik ere baldin badago. Iaz, ingelerako klase batean adinik onena eta txarrena zein ziren eztabaidatzea tokatu zitzaigun... gelako gehienek haiek zuten adina onena zela pentsatu zuten, 17 urte, hori zen haien aburuz dudarik gabe garairik onena, eta txarrena... ba zahar eta ximurtuak gauden momentua, noski. Astakeria iruditu zitzaidan egia esan, bai, astakeria galanta. Gure adina onena? Zahartzaroa txarrena? Bale, zahartzaroaz agian ezin dezaket ezer ...


Azken iruzkinak