Noizko pakean utzi?

neu 1456151794697 neu | 2007-02-05 00:35

Hauxe da Ibon Meñika eta Olatz Dañobeitia lekittarraren mezua...gaur goizean bertan atxilotu dabez Bilbon herriaren zaindariek beste 16 lagunekin batera, euren artean Xabier Gojenola lekittarra be...herenegun beste hiru gazte lekittar atxilotu ebezen kartelak jartzeagatik...noiz itziko gaittue pakean? noizko euren su etena? noizko euren biolentziaren kondena bat?


atxiloketak

desfas 1456131936926 desfas | 2007-02-04 15:05

Jarrai-Haika-Segi-ko gazteak atxilotu ditu hertzainak gaur Bilbon. Poliziak frontoian egiten ari ziren ekitaldiaren ondoren banan-bana identifikazioari ekin dio eta honen ostean 18 gazte atxilotu ditu. Atxilotuek bertako gazteen babesa jaso dute, eta hertzainak hauek eraman dituenean manifestazioa egin da Bilboko alde zaharretik.   informazio gehiago gaztesarea.net-en.


A-8an Zarautzen 5 lagunek burutu zuten ekimenaren bideoaren zatitxo bat. Ekimen baketsu bat burutu zuten. Segurtasun neurri guztiak hartu ziren, baina injustizian oinarritzen den "okerbideko estatu" honek, Zantzutegi Nazionalera bideratu diete auzia. ONARTEZINA! SEGI BORROKAN, SEGI ANTOLAKUNTZAN!