Kategoria: scientific
Scientific Notebook testu zientifikoak erraz idazteko eta aldi berean kalkuluak egiteko balio duen programa informatiko bat dugu. Testu arrunta, formulak, adierazpen matematikoak eta hauekin egindako eragiketen emaitzak era naturalean elkartzen dira, paperean edo arbelean egiten dugun bezala. Bi tresna biltzen dituela esan daiteke: testu zientifikoen editorea eta zenbakizko kalkulurako eta kalkulu sinbolikorako sistema bat. Eragiketa matematikoak egiteko ez dago programazio hizkuntza berezirik ikasi beharrik, saguaren klik batzuk nahikoak dira. Windows pean dabiltzan beste programen antzeko...