Kategoria: sasia
Ez dago sasirik masusta gaberik; edo alderantziz, ez dago masustarik sasi gaberik?Zilegi al da masusta gozoak eman dizkigun sasia moztea, sasia delako?Baina, sasia ere ezingo dugu geure ondo-ondoan eduki, sarri zauritu nahi ez badugu behintzat, ezta?Sasiaren izaeran dago arantzaz babestutako masustak eskaintzea?Helburua bada masustak jan ditzagun -eta, bide batez, haziak sakabanatu- zer dela eta hainbeste oztopo eta arantza? Ordainarazi nahi al digu sasiak hartzen diogun sari gozoa?Eta horrelaxe doa uda hau, honelako begitantziño ganorabakoez hausnarrean...Laster, baina, bloga ere oporretan...
Adio egiten ikasi du mutikoak. Besoa gora eta atzamar ttikiak batu eta zabaldu ari da. «Adixo, adixo…». Hunkigarria. Umeak hazi, hezi, eta gero ezin ikusi. Horrelaxe ei da ume hazkuntzak guraso edota ama-aita pontekoei ematen dien ordaina herri esaera zuhurraren arabera. Aditz-ekintza bakoitzaren osteko astuntasuna markatu dit kakotxak, komak, inoiz baino gehiago. Eten astun esanguratsua da, deskripzio hutsean ari arren. Atera kontuak zer ez den izango haztea eta heztea.Nekosoa guztiz. Orain garena izateko ze lata eman ote dugun, eta, noski, ematen diguten ez dugu ukatuko. Zer...