Lehen aldiz, Ormaiztegin, sasi-pilotari txapelketa ospatu zen San Miguel jaietan, arrakasta handia izanez. Ideia  beste zenbait ideia bezala gaztetxeko asanbladetan pentsatu eta planteatu zen, azkenik baietz orokorra jasoz. Txapelketa adin guztietako pertsonentzat  izan zen eta bere helburua, zerbait berria egin eta ondo pasatzea zen. Hala ere, aurretik antolaketa txiki bat egin beharra izan zen jaietan finala jokatu zedin. Jolastu nahi zuten guztiak apuntatu besterik ez zuten egin behar eta bikoteak zozketa baten bidez egin ziren. Behin bik...