GOGA GAZTE ASANBLADA

BOTA PIÑUE!!!!

KARTELA

goga 1456133294968 GOGA GAZTE ASANBLADA | 2010-02-18 17:09


Azkena igaro zen  udan, Gabiriko Goruntz dantza taldeari, Nafarroako Ultzama bailarako Iraizotz herriko festetan saio bat egiteko aukera sortu zitzaion. Aukera hau, zerbait berria zen Goruntzeko dantzarientzat, eta Nafarroako herri txiki honetan dantza egiteko aukera izateaz gain, festak zirela kontuan hartuta, bi aldiz pentsatu gabe asteburu pasa hara joatea erabaki zen. Horretarako, udaran zehar hainbat  dantza saio egin zituzten herriko gazteek, behar bezala prestatutik joateko.       2009ko irailaren 12an, 30 gazte inguruko koadrila batu zen Iraizotzera j...


Bi irlandar egun ospatu ditu dagoenekoz Gazte Asanbladak, eta agerikoa izan da herrian oso harrera ona izan duela. Lehena 2008ko ekainean ospatu zen, eta bigarrena 2009ko irailean. Beste inon egiten ez den egun hau antolatzearen arrazoiak garbiak dira, eta egun hartan kaleratu genuen agirian islatzen genituen argudio horiek:               GOGA-k Ormaizti eta Gabiriako herriari:             Hamaika herri gaude zapalduta, hamaika her...


Lehen aldiz, Ormaiztegin, sasi-pilotari txapelketa ospatu zen San Miguel jaietan, arrakasta handia izanez. Ideia  beste zenbait ideia bezala gaztetxeko asanbladetan pentsatu eta planteatu zen, azkenik baietz orokorra jasoz. Txapelketa adin guztietako pertsonentzat  izan zen eta bere helburua, zerbait berria egin eta ondo pasatzea zen. Hala ere, aurretik antolaketa txiki bat egin beharra izan zen jaietan finala jokatu zedin. Jolastu nahi zuten guztiak apuntatu besterik ez zuten egin behar eta bikoteak zozketa baten bidez egin ziren. Behin bik...


2009ko ekainak 6ean, Ormaiztegin AHT-aren aurkako eguna ospatu zen Gabiri eta Ormaiztegiko Gazte Asanbladaren eskutik.   Egun honen helburu nagusia, bertako herritarrek egun aparta igarotzeaz gain, gure lurraldearen etorkizuna errotik eraldatuko duen makro-proiektu txikitzaile hau salatzea izan zen.   Gazte Asanbladaren nahietako bat, AHT-ak gure herrietan izango duen eragina azaltzea zen; izan ere, gaurko egunean ez baitago makroproiektu honen buruzko informazio gehiegirik.  Gure inguruan eraiki nahi duten proiektu txikitzaile hau ...


goga 1456133294968

Gabiri ta Ormaiztiko Gazte Asanblada