SASI-PELOTARI TXAPELKETA (Ormaizti)

goga 1456133294968 GOGA GAZTE ASANBLADA | 2010-02-10 14:49

Lehen aldiz, Ormaiztegin, sasi-pilotari txapelketa ospatu zen San Miguel jaietan, arrakasta handia izanez. Ideia  beste zenbait ideia bezala gaztetxeko asanbladetan pentsatu eta planteatu zen, azkenik baietz orokorra jasoz. Txapelketa adin guztietako pertsonentzat  izan zen eta bere helburua, zerbait berria egin eta ondo pasatzea zen. Hala ere, aurretik antolaketa txiki bat egin beharra izan zen jaietan finala jokatu zedin. Jolastu nahi zuten guztiak apuntatu besterik ez zuten egin behar eta bikoteak zozketa baten bidez egin ziren. Behin bikote guztiak eginda, kanporaketa partidak hasi ziren bi bikote finalista lortu arte, honek pare bat aste iraun zuen eta horrela dena prest zegoen san migueletan finala ospatu zedin.

 

Azkenik eguna ailegatu zen, finala; arratsaldeko 21:30retan izan zen, baina final handiaren aurretik azkenik geratu ziren bi bikoteek jolastu zuten. Partidu luze eta polita izan zen, gainera frontoian pentsatzen zena baina jende gehiago zegoen.

 

Ondoren finala jokatu zen; partidu hau, ordea, laburra izan zen eta argi ikusi zen txapelketako bikoterik onena zein izan zen: Iñaki Mendizabal eta Aritz Alberdi.



irabazlek

 

Final guztietan bezala, sariak egon ziren lau bikoteentzat; azken bi bikoteentzat harri bat, finaleko galtzaileentzat odolkia eta irabazleentzat odolki eta trofeoa. Noski denei ere san miguel botila bana eman zitzaien egunaren omenez.

danok

 

Partiduak eta gero txapelketan parte hartu zuten guztiek afaria egin zuten “barduliarrak” elkartean eta horrela bukatu zen sasi-pilotari txapelketaren eguna. Errepika dezagun egun hau hurrengo urtean eta anima zaitezte parte hartzera!

afarie


Utzi iruzkina: