AHT-ren AURKAKO EGUNA
2009ko ekainak 6ean,
Ormaiztegin AHT-aren aurkako eguna ospatu zen Gabiri eta Ormaiztegiko Gazte Asanbladaren
eskutik. Egun honen helburu
nagusia, bertako herritarrek egun aparta igarotzeaz gain, gure lurraldearen etorkizuna
errotik eraldatuko duen makro-proiektu txikitzaile hau salatzea izan zen. Gazte Asanbladaren
nahietako bat, AHT-ak gure herrietan izango duen eragina azaltzea zen; izan
ere, gaurko egunean ez baitago makroproiektu honen buruzko informazio
gehiegirik. Gure inguruan eraiki nahi
duten proiektu txikitzaile hau gainera datorkigu, eta ez daukagu ekarriko
dituen ondorio latzen berri . Horregatik, izan zen egun hau garrantzitsua, gaia
herriarengana hurbiltzea lortu baitzen, edo hori zen behintzat helburua, euskal
giro ederraz inguratuta. Larunbat hartan
herriko plazara inguratu ziren guztiek egun eder bat igaro ahal izan genuen
egitarau borobil bat jarraituz. Jai eta salaketa
ospakizun honek siesta ordua amaitutakoan izan zuen hasiera herritik zehar
egindako bando batez. Gaztetxoenek AHTaren aurkako mural bat margotzeaz
gozatzen zuten bitartean, ez hain gazteek txoznaren irekierarekin batera,
bertso eta kantuz alaituriko giroaz gozatzeko aukera izan zuten herriko plazan.
Jarraian, 19:00etan,
herriko gazteek, beraiek prestaturiko antzerkia eskaini zuten. Bertan, AHT
proiektu inposatzailearen alde xelebreena erakutsi ziguten humorea gehituz, eta
honela guztiongan algara sortzea lortu zuten. Festa guztian zehar
eskuragarri egon ziren abiadura handiko tren honen aurkako material ugari,
plazan jarri zen postu txikian. Arratsaldea amaitzen joan
ahala, afari herrikoia ospatu zen. Bertan 80 lagunek antolatzaileek
prestaturiko afari ederra dastatu ahal izan genuen, Katain eta Euzkitza
trikitilariek alaituriko giroan. Afal ostean, Mere bakarlariaren eskutik kantu
sorta ezberdinak entzun ahal izan genituen. Jarraian, kontzertuak hasi ziren, lehenengoa
herriko talde itzela izan zen, Herri Guda. Giroa berotzen hasia
zenean, Sabotaje cerebral talde
legazpiarrak jo zuen; azkenik, egun bikain hau amaitzeko, Abadiñoko Saxsexfull taldearen musikaz gozatu ahal
izan genuen Azkenik, esan beharra
dago, herri mugimendua kriminalizatzen aritu zirenen gainetik, egun eder bat
igaro genuela. Kartelak kentzea ez zen nahikoa izan egun paregabe hau ospatu ez
zedin. Udaletxearen, herritarren eta parte hartu genuen gazteen lana nabarmendu
nahi dugu, haiei esker izan baitzen posible egun hau ospatzea. GOIERRIN AHTrik EZ!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: