Azkena igaro zen  udan, Gabiriko Goruntz dantza taldeari, Nafarroako Ultzama bailarako Iraizotz herriko festetan saio bat egiteko aukera sortu zitzaion. Aukera hau, zerbait berria zen Goruntzeko dantzarientzat, eta Nafarroako herri txiki honetan dantza egiteko aukera izateaz gain, festak zirela kontuan hartuta, bi aldiz pentsatu gabe asteburu pasa hara joatea erabaki zen. Horretarako, udaran zehar hainbat  dantza saio egin zituzten herriko gazteek, behar bezala prestatutik joateko.       2009ko irailaren 12an, 30 gazte inguruko koadrila batu zen Iraizotzera j...


2009ko ekainak 6ean, Ormaiztegin AHT-aren aurkako eguna ospatu zen Gabiri eta Ormaiztegiko Gazte Asanbladaren eskutik.   Egun honen helburu nagusia, bertako herritarrek egun aparta igarotzeaz gain, gure lurraldearen etorkizuna errotik eraldatuko duen makro-proiektu txikitzaile hau salatzea izan zen.   Gazte Asanbladaren nahietako bat, AHT-ak gure herrietan izango duen eragina azaltzea zen; izan ere, gaurko egunean ez baitago makroproiektu honen buruzko informazio gehiegirik.  Gure inguruan eraiki nahi duten proiektu txikitzaile hau ...