ATHLETICEN DIRUTZA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-11-02 19:08

Atzo bat eta lau galdu zuen Athleticek Vila-Realen aurka. Nik lehenengo zatia baino ez nuen ikusi, eta, futbolaz ezer askorik ez dakidan arren, esan behar dut ez zutela, nire iritziz behintzat, txarto jokatu. Bigarren zatiaz, ordea, ez omen dago gauza bera esaterik.   Merezita edo ez, kontua da oraingo ligan ezin okerrago ari dela eta, gauzak erabat aldatu ezean, segur aski, maiatza aldera bigarren mailako ekipoa izango da Athletic. Lehenengo aldiz gerta liteke hori, duen ehun urtetik gorako historia distiratsuan. Ez diot nik jaisterik merezi duenik, ez, oraindik ere ikusteke baitago...