Giro polita atzokoa Deustuko San Juan gauan. Umeak euren ikasturteko apunteak erre eta beste batzuk paperean idatzitako mezuak bota. Dantza, musika, tragu batzuk, lagunen arteko hizketaldi luzeak, barreak, kamiseta eta praka motzak, txankletak, txokolatada, txorixoa...udaren arima somatzen zen bart gauean. Arnasa eta atsedena hartzeko garaia.San Juan, juan, juan, juan, eta hurrengo urterarte ez da itzuliko!! Ondo pasa oporrak!ekainaren 23ko_ARGAZKIAK:- Txantxikuren tailerrak HEMEN- IkurriƱaren igoera Donepetri plazan HEMEN- San Juan sua HEMEN


  Giro polita egon zen, baita euria ere, baina tenperatura atsegina. Jada oporrak heldu dira eta umeek euren kurtsoko apunte, liburu eta dena dalakoak sutara bota zituzten!