Kategoria: Sahel
Mahamadou Issoufou Nigerreko presidenteak, beso zabalik hartu ditu atzerriko indar militarrak. Hain bero ezen frantsesek hiru base jarri dituztela bertan, eta amerikarrek Agadezen, Afrikan daukaten handiena eraiki dutela. Lehendik ere beltza duten kopeta, are beltzagoa jarri zaie hainbat afrikarri egoera honen aurrean, eta euren zaharrek hainbeste oinazeren ondotik lortutako independentzia, zertan den orain aurpegiratu diote estatuko gobernuari, haserre. Estatu Batuen aginduz Afrikarako bozeramailea den Samantha Reho-ren hitzetan Nigerrek berebiziko kokapena dauk...
kel_tamasheq gaztea "Gauzak ez dira nahastu behar" __esango dizuete batzuek__. "Drogak eta politika bi gai zeharo desberdinak dira". Baina itsuek ere ikusten dute Hego Amerikatik datorren kokainak, Afrika Mendebaldeko kostaldea suspirio gozoan igaro eta basamortuko bide malkartsuetan murgiltzera egiten duela __Azawad hitsean kasu__, aberatson Europa amets. Errazago zaio askori "Sahel" hitz beilegia, "terrorismo" hitz beltzarekin uztartzea, ezen ez "droga" hitz gorriarekin. Bamakok aspaldi abandonatutako gazte langabetu azawadiarrak baina, s...