Dagoeneko jakingo duzue Josep Lluis Carod Rovira ERCko politikaria beste egunean Espainiako telebistan egon zela. Nahiko agerpen entzuna izan da, ikusleek galdera bana egin ahal dioten programa batean agertu zen alegia. Bi ikusleek, beraien galderak egin aurretik, Don Jose Luis deitu zioten eta Josep Lluisek, arrazoi osoz, bere izena hori ez zela esandakoan nahiko argumentu kaxkarrak erabili zituzten (batek ez zekiela Katalana eta besteak ikasteko interesik batere ez zuela esan baitzioten). Nik uste dut komunikabide eta alderdi espainolek euskaldun, katalan eta galiziarren aurka, baina bere...