Rosa Mari gure artean dogula-ta, atzo, uztailaren 26an, Iburrin batu ginen. Hemen dagoz han alkartutako hiru belaunaldiak. Arrazoi bategaitik edo besteagaitik batzuk falta ziren, baina gogoan izan genduzan: Jesusa, Anartz, Janire, Alaitz......  Jesusak Mexikotik gogoratzen gaituela-ta, argazki hau bialdu euskun Aitorren bitartez. Eta orain mahaian patxadaz patxadaz jarrita. Mahai honetan lehen belaunaldikoak, tartean txapelduna dala. Beste honetan bigarrenekoak, eta hirugarrenekoak be bai, oraingoz direnak. Eta danai jaten emoteko sukaldean be baten bat ibili ...


Jesusa Mexikora doala-eta Ibarrurin hiru belaunaldikoak batu ginen 2007ko udan: zaharrena danon errespetoa merezi dauan gure txapelduna, eta gazteenak bere ilobak, Pello eta Maialen. Hirugarren belaunaldia be sendo dator leku bila! Zarragoiko Eugenio eta Jesusa pozik ez dira egongo ba estanpa polit hau ikusita! Alperrik ez eben sortu hainbeste frutu eder! Gure prozesinoa hemen hasi gendun, danok edo batzuk meza entzunez. Gero gorantza egin gendun, Astira be joan ginen-eta. Azkenean sasoi baten Sabin eta, ikasten edo, joaten ziren eskoletara. Txoko ederra egin dozue...


Azken iruzkinak