Ibarrurin hiru belaunaldi
Jesusa Mexikora doala-eta Ibarrurin hiru belaunaldikoak batu ginen 2007ko udan: zaharrena danon errespetoa merezi dauan gure txapelduna, eta gazteenak bere ilobak, Pello eta Maialen. Hirugarren belaunaldia be sendo dator leku bila! Zarragoiko Eugenio eta Jesusa pozik ez dira egongo ba estanpa polit hau ikusita! Alperrik ez eben sortu hainbeste frutu eder!
Gure prozesinoa hemen hasi gendun, danok edo batzuk meza entzunez. Gero gorantza egin gendun, Astira be joan ginen-eta. Azkenean sasoi baten Sabin eta, ikasten edo, joaten ziren eskoletara. Txoko ederra egin dozue, eh!
Orain bai, orain danok gagoz, nahiz-eta argazkilariak danok harrapatu ez. Jana falteu egingo ete da ba!
Mahai honetan beste seriotasun bat dago, eh! Zarrako kastea! Ganera argazkia ateratzeko planta onean jarrita.
- Eta zuok, gure arreba mojok, zelan zagoze?
Jesusak begirada urrun, Mexikora begira behar bada; baina zoriontsu dirudi. Rosa Mari be pozez beterik familia baturik eta bere aizta holan ikusita.
Anartz be bere barruan kabitu ezinik, bere gustuko soinua esku artean hartuz eta atzamarrei gogotsu eraginez.
Mahaikideak gustora daukazuz, eh! Janez eta edanez bete bete egin dira, eta orain zure musikaren armonian kontatu be polito egiten dabe.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: