Zarragoikotik Mundura

Euskeraz

Ibarrurikoa labur geldituta edo, oraingoan Boroan batu da Zarragoiko-Artolako familia. Oraingoan be bazkari-jana aitzakitzat hartuta. Artxoa Jose Angelek ipini dau, baina Artolako emakume finak ezin egon aparte, danetariko bazkari gozoa prestatu behar danean. Bien bitartean mahaiak eta mahaikedeak be prest. Eta sukaldariekaz danok konforme: entsalada, tripotxa, artxo okela, dana egon da jugoso-jugoso eta gozo-gozo. Gero postreak: pastelak, tarta, mantekaua. Honeek be ze gozo! Guzti hori jan eta gero, patxadatsu danok, irripartsu...   Hiru neskatxa...


Izeko Gregorik ez dau ahaztuko errez gaurkoa. Orain 94 urte Zarra Goikon jaio eta hazi zan emakume zoli hau gogotsu izan dogu gure artean. Iburriko eskola-txoko honetara gogotsu sartu da artaldea, eta patxadatsu jarri mahaian, lehenengo zaharrenak, eta  gero gazteagoak. Bai, ordu honetan eskertzekoa da mahaia prest prest izatea. Gure sukaldari Jose Angelek lan bikaina egin deusku horretan.    Baina janaria zerbidu bitartean badago zer esanik eta zer konteurik be.  Hemen da ba artalde osoa koilarak eta sardezkak eskuan hartuta. Aita gurea ez dogu ...


Oier

ajuriagogeaskoa 1456130615665 Zarragoikotik Mundura | 2009-03-15 21:19

Hemen dogu Ajuriagogeaskoatarren leinua handitzera jatorkun Oier, Albertoren eta Eneritzen fruitu bikaina. Zorionik beroenak bioi! Berorreri begiratzea baino ez dago zuen artean ze zoriontsu dan antzemoteko. Orain beste ardura bat daukazue, ilusio handiz eta gogotsu beteko dozuen ardura, dudarik barik. Esku honetan zagoz, Oier! Zuk egin negar, gose zarenean edo zeozer gura dozunean, eta hor izango dozu ama, aita, amuma, aittitte... Eta egin barretxoak be, pozik eta gustora zagozenean. Zugaz batera poztuko dira zure ingurukoak be.


Eguraldi ederra eta bazkari bikaina izan doguz gaur Boroako txoko dotorean. Sukaldariak Aitor eta Unai anaiak. Hori bai, gurasoen laguntzatxoagaz! Han ataratako argazki batzuk dira ondorengoak. Gaurko omendua Unai izan da, baina danon begiradak eta txerak Junek eta Asierrek hartu dabez. Abantaila hori dauka nagusien artean txikitxoak izateak! June eta Eider, alaba danei begira eta ama irribartsu.  Asier be agertu da lo nahikoa eginda. Zelako poza hartu dauen Junek! Holan lagune deko oldetako. Ikustea baino ez dago ze ederto jolasten daben, globoak batera eta bestera.  Eta Jun...


Rosa Mari gure artean dogula-ta, atzo, uztailaren 26an, Iburrin batu ginen. Hemen dagoz han alkartutako hiru belaunaldiak. Arrazoi bategaitik edo besteagaitik batzuk falta ziren, baina gogoan izan genduzan: Jesusa, Anartz, Janire, Alaitz......  Jesusak Mexikotik gogoratzen gaituela-ta, argazki hau bialdu euskun Aitorren bitartez. Eta orain mahaian patxadaz patxadaz jarrita. Mahai honetan lehen belaunaldikoak, tartean txapelduna dala. Beste honetan bigarrenekoak, eta hirugarrenekoak be bai, oraingoz direnak. Eta danai jaten emoteko sukaldean be baten bat ibili ...


Bizkargiko egunak inguruaz gozatzeko, eta norbere inguruko pertsonakaz gozo-gozo berba egiteko aukera ederra emoten dau: Zarrakoak, Aldanakoak..... Aurreko egunetan, eta urte osoan holan egoten da Bizkergi, bizkar argi, hara paseotxo bat egiten doana trankil-trankik ibilteko moduan, inguruaz gozatuz.  Hemendik, Bizkergiko Gurutzetik hainbat pertsona ibili zan gora eta behera egun horretan. Zarrakoentzat be sasoi baten bide-gurutze hau inportantea izaten zan, Gorozikara, Aldanara edo Zornotzara joateko, eta azpigarritan eta arditan ibilteko be bai. Bizkergin antzinako letainiari...


Bai, ugarituz doa hirugarren belaunaldia. Zorionak Unai eta Aitor, Eider eta Leire! Eta ondo etorriak gure artera June eta Asier! Argaki batzuk Aitorrek ateratakoak dira. June San Migel egunean jaio zen bere aita Unai eta ama Eider zoriontsu eginez. Ez al da ageri? Handik hilabetera jaio zen Asier be. Honen  gurasoak be, Aitor eta Leire, ez ziren gitxi poztuko euren semetxoaren jaiotzaz! Eta Iñaki eta Bego, aitite eta amuma zer? Estanpa zoragarri honek dana dino. Eta begira ze bizkor doazen hazten! Asierrek ea jolasten plazara joango diren dinots...


Jesusa Mexikora doala-eta Ibarrurin hiru belaunaldikoak batu ginen 2007ko udan: zaharrena danon errespetoa merezi dauan gure txapelduna, eta gazteenak bere ilobak, Pello eta Maialen. Hirugarren belaunaldia be sendo dator leku bila! Zarragoiko Eugenio eta Jesusa pozik ez dira egongo ba estanpa polit hau ikusita! Alperrik ez eben sortu hainbeste frutu eder! Gure prozesinoa hemen hasi gendun, danok edo batzuk meza entzunez. Gero gorantza egin gendun, Astira be joan ginen-eta. Azkenean sasoi baten Sabin eta, ikasten edo, joaten ziren eskoletara. Txoko ederra egin dozue...


Boroan

ajuriagogeaskoa 1456130615665 Zarragoikotik Mundura | 2008-03-24 19:54

2007ko udabarrian Boroan batu ginen Ajuriagogeaskoa-Aurre eta bikotekideak, Rosa Mariren etorrera aitzakitzat hartuta. Eguna be ederra egin euskun, bazkari bikaina izan gendun, geure arteko giro gozoaz gozatzeko. Jainkoa be lagun izan genduela esan behar. Ba hemen gara ginenok Iñakiren etxe dotorearen aurrean.  Eta txokoan ez zen ezer falta gure barruak ondo bete eta berriketarako.   Begitu ze barru-poza agertzen dauen gure arreba nagusiak. Etxakon damutu antza etortzea. Baina jan ostean, harrikoa be egin behar baten tatzuek; gainera gustora itxura danez; gizone...