Zarragoiko Dinastia Iburrin
Rosa Mari gure artean dogula-ta, atzo, uztailaren 26an, Iburrin batu ginen.
Hemen dagoz han alkartutako hiru belaunaldiak. Arrazoi bategaitik edo besteagaitik batzuk falta ziren, baina gogoan izan genduzan: Jesusa, Anartz, Janire, Alaitz......
Jesusak Mexikotik gogoratzen gaituela-ta, argazki hau bialdu euskun Aitorren bitartez.
Eta orain mahaian patxadaz patxadaz jarrita. Mahai honetan lehen belaunaldikoak, tartean txapelduna dala.
Beste honetan bigarrenekoak, eta hirugarrenekoak be bai, oraingoz direnak.
Eta danai jaten emoteko sukaldean be baten bat ibili behar. Ba hor da Jose Angel fin-fin lapiko eta tarteren artean.
Mahai buru hiru nebarreba zaharrenak zirela, Rosa Marik hasitako errezutxoari jarraituz janari edariak bedinkatu genduzan. Ondoren mahai zerbitzariek euren beharra bikain bete eben eta gorputzari atsegin apur bat emotera pasatu ginen danok.
Tarteka-tarteka kontua eta umorea ez zan falta. Orain be Gillermok txiste edo pasadixuren bat kontatu dau, antza.
Gosea apur bat baretu eta bromen artean argazkitxo batzuk be atera ziren. Hor dira Artolako hiru aiztak dotore dotore.
Hor da Pello be argazki makinari adi-adi bere gurasoen ondoan. Maialen nondik ete dabil?
Hemen beste bikote maitemindu hau be. Non daukazue Asier? Amumagaz?
Eta beste bikote hau? Eurek bete bete egin eta gero alabari biberoia emoten. Ze pozik eta gogoz hartzen dauan bere eskutxoekin!
Eta mutil eder honeek? Ez dut uste Ajuriagogeaskoatarrak direnik, baina izango dute zerikusirik baten batzuekin. Hartu kargu, eh Maitane!
Neskatxi hauek be elegante eta lirain gero! Bigarren belaunaldiko lorerik gazteenak izan arren urte onean jaioak, dirudienez.
Lander benjamina eta bere neskatxilaguna be hemen dira. Gaur urteko bikote izendatuko doguz.
Beste mahaian be jentea animoso ebilen, ondo jan eta neurritxoan edan ondoren. Juan Marik be pasadixuen bat edo beste baeukan kontetako.
IƱaki zutundu eta beste aldera etorri zan, ankak luzetuz konturen bat kontatzera. Bittor bere ondoan adi-adi eta irripartsu.
Kanturako tartea be izan genuen, nahiz-eta Anartzen falta igerri zen. Ikusi besterik ez dago Rosa Mari eta Migel zelako interesagaz ebizen Anik ekarritako liburutxoak eskuan ebezala.
Gainera Sabinek esaten euskun noiz egiten gendun ondo eta noiz txarto. Musikan eta kantuan ulertua benetan!
Baina Telebista Frantziako tourra emoten egoan eta hara be begitu behar. Gainera Sastreren maillota egoan jokoan eta horrek be ba eukan bere zirrara. Azkenean bai, espainol batek irabazi dau. Zorionak! Kepa Enbeitaren bertsoa datorkit gogora, baina hori hurrengoan.
Ondoren haizea hartu guran-edo gazteak kanpora irten ziren, eta jarrera egokian eta korrutxoan jarraitu eben kontu kontari; baina eguzkitara urten barik; eguzkiaren onena.....
Junek be seguru eskertu zuela haizetxu gozo hori amaren eskuetan. Gainera begirada eta txera danak beretzako!
Asier be gitxiago ez, eta Albertoren beso sendoetan potxolo-potxolo, June amuma zoriontsuarekin egoan bitartean.
Baina ez pentsatu holan amaitzerik, eh! Itziar eta Aitor kontuak ateratzen dabiltza eta aberia danon artean ordaindu behar dogu-ta.
Horretan be protestarik ez zan egon. Eta holan amaitu zan gure jaialditxoa. Hurrengo urtean gehiago.
Azkenik, baten batek bere oroitzapenak zirikatu gura baditu, ikusi dagiala arretaz argazki hau.
Nortzuk ete dira ume moko horreek? Urte batzuk pasatu dira, ez?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: