Oier
Hemen dogu Ajuriagogeaskoatarren leinua handitzera jatorkun Oier, Albertoren eta Eneritzen fruitu bikaina. Zorionik beroenak bioi!
Berorreri begiratzea baino ez dago zuen artean ze zoriontsu dan antzemoteko. Orain beste ardura bat daukazue, ilusio handiz eta gogotsu beteko dozuen ardura, dudarik barik.
Esku honetan zagoz, Oier! Zuk egin negar, gose zarenean edo zeozer gura dozunean, eta hor izango dozu ama, aita, amuma, aittitte... Eta egin barretxoak be, pozik eta gustora zagozenean. Zugaz batera poztuko dira zure ingurukoak be.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: