Kategoria: asierartetxerenetxaldean
Ibarrurikoa labur geldituta edo, oraingoan Boroan batu da Zarragoiko-Artolako familia. Oraingoan be bazkari-jana aitzakitzat hartuta. Artxoa Jose Angelek ipini dau, baina Artolako emakume finak ezin egon aparte, danetariko bazkari gozoa prestatu behar danean. Bien bitartean mahaiak eta mahaikedeak be prest. Eta sukaldariekaz danok konforme: entsalada, tripotxa, artxo okela, dana egon da jugoso-jugoso eta gozo-gozo. Gero postreak: pastelak, tarta, mantekaua. Honeek be ze gozo! Guzti hori jan eta gero, patxadatsu danok, irripartsu... Hiru neskatxa...