Oraingoan Boroan

ajuriagogeaskoa 1456130615665 Zarragoikotik Mundura | 2009-08-23 21:19

Ibarrurikoa labur geldituta edo, oraingoan Boroan batu da Zarragoiko-Artolako familia.

Oraingoan be bazkari-jana aitzakitzat hartuta. Artxoa Jose Angelek ipini dau, baina Artolako emakume finak ezin egon aparte, danetariko bazkari gozoa prestatu behar danean.

Bien bitartean mahaiak eta mahaikedeak be prest. Eta sukaldariekaz danok konforme: entsalada, tripotxa, artxo okela, dana egon da jugoso-jugoso eta gozo-gozo.

Gero postreak: pastelak, tarta, mantekaua. Honeek be ze gozo!

Guzti hori jan eta gero, patxadatsu danok, irripartsu...

 

Hiru neskatxa honeei begiratzea baino ez dago!

Eta holakoetan ezin falta pasadizuak, txisteak eta umorea. Horretan abilak doguz Gillermo, Migel...

Eta zelan faltako dira ba kantuak! Begittu, begittu zelako interesaz kantetan daben Rosa Marik eta Jesusak!

Gillermok dino geroago eta hobeto kantatzen dogula. Hiru abots honeek be kontuan hartzekoak dira.

Eta holan gagozala, han agertu jaku etxaldeko ugasaba gaztea, Asier Artetxe, bere kotxe dotorean; ea dana ordenan dagoen ikusten.

Eta bakoitza bere etxera joan baino lehen, familiko argazkia, Artetxe aittitte eta iloba erdian direla. Hurrengoan be joango gara zuen etxaldera, hain ondo tratetan gaituzuen bitartean. Eskerrik asko danoi!