Bizkargi eguna 2008
Bizkargiko egunak inguruaz gozatzeko, eta norbere inguruko pertsonakaz gozo-gozo berba egiteko aukera ederra emoten dau: Zarrakoak, Aldanakoak.....
Aurreko egunetan, eta urte osoan holan egoten da Bizkergi, bizkar argi, hara paseotxo bat egiten doana trankil-trankik ibilteko moduan, inguruaz gozatuz.
Hemendik, Bizkergiko Gurutzetik hainbat pertsona ibili zan gora eta behera egun horretan. Zarrakoentzat be sasoi baten bide-gurutze hau inportantea izaten zan, Gorozikara, Aldanara edo Zornotzara joateko, eta azpigarritan eta arditan ibilteko be bai.
Bizkergin antzinako letainiarik ez dago, baina Meza bai, leku ederra be bada-ta, sinestedunek Jainkoari errezetako.
Jaialdia be polita antolatzen dabe inguruko herriek: bertsolariak, zanpatzarrak, erromeria...., han hil ziren gudariak be gogoratuz.
Han Pule eta Pulebeko be! Mezatan ikusten dan Pantxikeren familia dotore ipinten dabil sasoi bateko GabiƱo Pulekoren etxea. Eta han beheratxoago Eugenio Zarrakok eineko Pulebeko.
Bai, han behean Muxikeko Goiko Elizalde. Zenbat buelta Zarratik hara ez! Gernikera ez hainbeste, nahiz-eta ama ( amuma ) Jesusa astelehenetan, batzutan astoaz eta beste batzutan autobusez, joaten zan; arrautzakaz, artxoakaz eta ortuariagaz diru apur bat hartu eta etxeko errekaduak egiten.
Horma zahar honeek berbaz balekidxe, zenbat istori kontauko ete leukiez!
Egulizen izeko Gregoriri hamaiketakoa kendu eta Bizkergire. Ze plan politte, ez! Sasoi baten Zarratik keridxek jaten etorten ginen, eta han ibilten zan Juan txikidxe keridxe ganien, txoridxen moduen.
Gure Gabrila Aldanakok be Bizkergira hainbat joan-etorri eingo zeuen. Ondino be dotore-dotore dago bere aurpegi alai eta iripartsuaz, 96 urte izanarren.
Gainera Peittok eta Mari Terek ederto zaintzen dabe, eta izekoa gazteagoa zanean lez, atea eta mahaia zabalik izaten dabez hara doazenentzat.
Iruzkinak
Pepe 2008-07-01 16:20 #1
Ondo ei dago. Eskerrik asko. Pepe.
Aniceto 2008-07-18 09:08 #2
Aldanatik txakurtxoa ekarri deuskue atzo eta pozik gagoz. Biak ama-alaba lez konpontzen dira. Ani.
Neu 2008-07-18 09:13 #3
Erantzun moderatua jarri deutsat eta ea ondo funtzionatzen dauan.
Utzi iruzkina: