Izeko Gregoriren inguruan

ajuriagogeaskoa 1456130615665 Zarragoikotik Mundura | 2009-07-26 22:14

Izeko Gregorik ez dau ahaztuko errez gaurkoa. Orain 94 urte Zarra Goikon jaio eta hazi zan emakume zoli hau gogotsu izan dogu gure artean.

Iburriko eskola-txoko honetara gogotsu sartu da artaldea, eta patxadatsu jarri mahaian, lehenengo zaharrenak, eta 

gero gazteagoak. Bai, ordu honetan eskertzekoa da mahaia prest prest izatea. Gure sukaldari Jose Angelek lan bikaina egin deusku horretan.  

 Baina janaria zerbidu bitartean badago zer esanik eta zer konteurik be.

 Hemen da ba artalde osoa koilarak eta sardezkak eskuan hartuta. Aita gurea ez dogu hain ondo kantatu, baina jan edanean ez gara makalak!

Jan eta edan hain ondo egin ezkero kontuak eta berbotsa be ugaritu. Artetako gure patroiak be badauka horretan txatala.

 Eta zelan faltako dira ba honelakoetan Anartzen eta  Janiren soinu gozoak. Eurekaz batera besteok be ederto gozatu dogu kantuan.

Bestela begiratu Rosa Mariri eta izekoari. Rosa Mariri, eta ez berari bakarrik, liburua ekartea ahaztu egin jako, baina ez kanturako gogoa.

Eta Jesusak eta Mari Luzek be gogotsu astintzen dabez euren abotsak. Seme alaba soinujoleak izateko, gurasoek be zeozer egingo eben, ez?

Gazte honeek be gustora dagoz, antza. Baina gitxitxo kantatu dozue eh! Gainera kafeak be hartu dabez honeek. Nork eginda? Bai, han sakonean dabil Sabin fin fin.

Beste mahaikoek be kafeak hartu dabez, baina kantuan jarraitzen dabe jo eta su.

 Gainera txisteak, pasadizuak eta kontu zaharrak be ez dira falta mahai honetan. Horretan be izekoa ez da atzean gelditu.  

Orain, umeek zer egingo ei dagoz guraso eta amuma-aitite danak. Gure ume denboretan pertsona nagusiek zer konteuko egoten ei ginen. Horretan be ez da gitxi aldatu mundu hau.

Eta holan amaitu da egun honetakoa. Holako gehiago be izan daitela gure artean. Gitxienez datorren urtean.


Utzi iruzkina: