Kategoria: purrustadak
Gaur, Baga, biga, bloga!-ko irakurle maiteok, torlojugintzaz arituko gara. Ulertzaile onari, hitz gutxi. Gure lantegian torlojuak egiten ditugu. Langile apur batzuek goizetik eguerdira lan egiten dute, beste batzuek arratsaldetik gauera eta gehienak goiz eta arratsalde ari dira, gaueko bederatzi eta erdiak arte. Berriki jakin dugu gure langintzarako oso aberasgarria izan daitekeen mahai ingurua antolatu duela arloko beste enpresa batek, izenburua hauxe: "Nola egin torlojuak? Torlojugintza XXI. mendean" eta bertan landuko diren gaiak: Nola egiten dira torlojuak gaur egun? Nola eta non e...
Bon, honezkero nahi izan duenak irakurri du barikuko sermoia Berrian, Sustatun edo ZuZeun; edozelan ere, Karrajuan ere kargatu dut, bertan gremiokoak -bereziki, ez bakarrik- errazago edo erosoago eztabaidatuko dugulakoan.Ah! Bide batez, esperimentu ttiki bat egin dut, esperantza handirik barik egin ere, egia esan: erantzungo dit baten batek? Zer uste duzue?