Kategoria: puntala
Itsasketa giroan badira antzinatetik datozkigun hitzak. Lehen, itsasontzi inguruetan usu erabiltzen zirenak baina, denborak ohiko izatetik ia desagertzeraino eraman dituenak; “Haga” dugu horietako bat. Egurra izan da oraintsu arte nabigaziorako ezinbesteko oinarri. Egurrezko hagak edo ontzi-hagak, mastak, tantaiak deitu, denbora luzetan izan dira gure itsasertzetako jaun eta jabe. Zibilizazioen hastapenetatik, eta bereziki haizearen indarraz baliatzeko gai ziren itsasontziak prestatzeari ekin zitzaionetik, ezin da nabigaziorik ulertu egurrezko hagarik gabe. Hemen, gure ...