Zerbait badakigu. Deustua Deustua dela, bai Bizkaian bai Peruko Puno hirian (Titicaca lakuaren urertzean). Beraz zalantza bat gutxiago badugu. Berbaizu Euskara Elkarteak frogak baditu, eta baita hementxe argitaratu ere.   Deustua etorbideko gaueko ikuspegi bat dugu hurrengoa. Jr. delako hori ez da Dallas telesaileko kapeladuna. "Jr." kale edo etorbidetzat har genezake, eta "jirón" da bere esanahia. "Jirón Deustua" litzateke beraz Deustua kalea. Azkenik, bada Puno hirian bertan "Arco Deustua" izeneko bat. "Gure herriaren omenez" munduan dagoen eraikuntza bakarra nola ez ekarri ...


Azken iruzkinak