Progresio tematikoa dugu koherentziari loturiko arau nagusietariko bat. Funtsean, testuaren informazio-hurrenkera gordetzea dakar; alegia, informazioa kudeatu beharra dago, irakurlea beti jakinaren gainean egon dadin, ezagun ez direnak jakintzat eman gabe.Arazoa askotan ageri zaigu, mendeko perpausak aurreratzen ditugunean subjektua aipatu gabe.Bilerak luze jo zuen. Hainbat eta hainbat aztergai izan zituzten, eta, baten batzuk atzeratu beharrean, denei heltzea erabaki zuten. Mikelek ez zuen begi onez ikusi erabakia. Txanda iritsi zitzaionean, lehendakariak agur-hitz batzuk esan eta zenbait ...


Azken iruzkinak