Kategoria: prest _aldizkaria
Gotzon Garate: “Euskara ez bada beharrezkoa galdu egingo dugu” Gotzon Garate Goihartzunek arrasto handia laga du ibili den leku guztietatik. 1968tik hona Deustua izan da bere habia, bertatik egin ditu euskal kulturarentzat eta euskararentzat bere ekarpenik garrantzitsuenak. Argizaiola eman dizute Durangoko Azokan. Zelako esperientzia izan da? Alde batetik, ohore handia, benetan. Nire lanaren onarzea da, holako sari batek hori adierazten du, aintzakotzat hartzen direla nire ahaleginak euskararen alde. 34 liburu idatzi ditut euskaraz, Euskal Filologia sortu nuen, ...