Indarrak batuz jaiak berpiztera Sanjuandegi auzoko talde desberdinek osatu dute Festa Batzordea jaiak indartu nahian   <SFB> Bide-Ona kultur taldeak, auzoko elkarte gastronomiko desberdinak, auzokideak eta 2007rarteko batzordean egon diren kide batzuk osatzen dute Sanjuandegiko Festa Batzorde berria, SFB, ostiralean izandako prentsaurrekoan adierazi zutenez. Gertuko ikuskera bat emateko talde heterogeneoa osatzea erabaki zuten SFBko kide berriak. Horretarako auzoan dauden talde desberdinek hartu behar zuten parte batzordean. Udalarekin izandako bileren ondoren, proposamena haurre...