Prentsaurrekoa

sanjuandegi 1456152634466 Sanjuandegiko Festa Batzordea | 2008-04-13 13:09

Indarrak batuz jaiak berpiztera

Sanjuandegi auzoko talde desberdinek osatu dute Festa Batzordea jaiak indartu nahian

 

<SFB> Bide-Ona kultur taldeak, auzoko elkarte gastronomiko desberdinak, auzokideak eta 2007rarteko batzordean egon diren kide batzuk osatzen dute Sanjuandegiko Festa Batzorde berria, SFB, ostiralean izandako prentsaurrekoan adierazi zutenez.

Gertuko ikuskera bat emateko talde heterogeneoa osatzea erabaki zuten SFBko kide berriak. Horretarako auzoan dauden talde desberdinek hartu behar zuten parte batzordean. Udalarekin izandako bileren ondoren, proposamena haurrera irten zen eta pasa den ostiralean egindako aurkezpen ekitaldian argi geratu zen. Mahaian zeuden Bide-Ona kultur taldeko bozeramaile den Alexander Silva, elkarte gastronomikoen ordezkaritza zuen Xanti Merino, 2007rarteko festa batzordeko kide zen Aiora Cenitagoya, Udal Festa Batzordeburu den Mikel Ibarzabal eta auzokideen ordezkaritzan Josu Urbieta.

Aldaketa ugariren berri eman zuten. “Multimediara hurbiltzeko pausoa” eman dela adierazi zuen Silvak, Batzordearen bloga, agenda digitala eta posta elektronikoa aurkezten zituen bitartean. Bide-Onako bozeramaileak “Komunikazioaren aroan bizi garela eta, aspektu hori indartzea izan dela ahaleginetako bat” azaldu zuen. Prentsaurrekoa komunikazio programa honen barnean dagoela aipatu zen.

 

Aldaketak

Festa Batzorde berriak jarauntsitako arazoei aurre egin behar izan dio, besteak beste, Jose Antonio Agirre plazan eszenatokia ez muntatzeko agindua. Irtenbidea erraza ez bada izan ere, topatu zaio konponbidea. Aurten plazaren aurrean dagoen errepidea moztuko da hiru egunez eta bertan jarriko da oholtza. Hala ere, dena ez da berria izan, garai batean zeuden ohiturak berreskuratzen egin da ahalegin handia. Aspaldi Judo erakustaldia egiteari laga izan zitzaion baina aurten, berriro ere, jaietako programazioan sartuko da. “Umeen krosa ere egiteko erabakia” hartu zela esan zuen Merinok.

Auzoko talde guztien laguntzarekin gauzak ondo bideratzea espero da. Elkarteen inbolukrazioa handiagoa da aurten eta auzokideen erantzuna ere bai.  Hala ere, auzokoak ez diren taldeak ere, urtero legez, laguntza emango die jaiei. Hau kontuan izan da beti, eta aurten Musika Eskolako partaidetza eskertzeko omenalditxo apal bat eskainiko dio SFBak eskolaren 25urteurrena aprobetxatuz.

 

2008ko programa

Jaien programazioa  guztiz itxita dagoenean, kartelaren aurkezpen ekitaldia egingo da. Bitartez www.blogak.com/sanjuandegi atariaren bitartez informaturik mantentzeko aukera bultzatu zuten Batzordeko kideek. Amaitzeko kartelaren aurrerapen batzuk egin zituzten. Besteak beste, herrian zeresan itzela duten bi talde entzuteko parada izango dela, eta giro euskalduna jarriko duten ekintzak ez direla faltako argitu zen prentsaurrekoan.


Utzi iruzkina: