Kaixo berriro ere euskalakari! Korrikak bere 18.lasterraldia bete duen bezala, guk ere 18. astea betetzera iritsi gara. Elkarri esaten diogu, egunak agudo eta asteak moteltxoago pasatzen direla, baina konturatu orduko berriro ere iristen da igandea eta berarekin batera blogean sarrera berri bat idazteko unea. Aste hau oso intentsua izan da guretzat. Bai aste barruan eta baita aste-bukaeran zehar egiteko eta ekintza ugari izan ditugu eta. Lehenengo egunetik hasita, eta Igorretik etorri diren Pablo eta Alainekin batera, lan ordu asko sartu ditu  Kondek BMW-ko proiektuaren gora...