Pirqék paragrafoa esan gura du. Oso garrantzia handikoa dira Bibliako filologiarako; famatuenetakoak Elizer Rabiak idatzitakoak dira. Nago "paragrafo" berbak ere ez ote duen gauza bera esan gura izango, hau da, grafoaren alboan idatzitako glosak, azalpenak edo marginalia hori, orrialdeetako alboetara egon ohi zirenak. Niri beti iruditu zait oin oharretan idazten nituenak interesgarriagoak zirela testuaren gorputzean bertan emandakoak baino. Michel Montaigneren prosa adibidez (Jon Casenavek azaldu zidan behin) digresiotik digresiora doa, eta badakizue Montaigne oso izan zela inportantea Fran...