Kategoria: peko-erreka-jo
Ezaguna dugu –pe atzizkia, aski esanahi argia ematen diena izen batzuei: zuhaizpe, teilatupe, besape… Izen abstraktuago batzuetara ere hedatu da erabilera: diktadurapean bizi izan, halakoren agintepean… Gaur egun, zeropean eta zeropetik modukoak ere entzuten ditugu: “5 gradu zeropetik Gasteizen”, “zeropeko tenperaturak gaur goizean toki gehienetan”… Zalantzaren bat sortzen didate niri forma horiek, baina ez dut uste berez gaitzestekoak direnik. Zer diozue zuek, solasturiok? Bide hori egokitzat joz gero, kirol-maila batzuk izendatzean izaten dugun (nolabaiteko) arazo bati beste irtenbide bat...