Baratzak martxan

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-06-05 10:43

Baratzen ureztatze sistemari azken ukituak ematen ari gara. Arduinoaren muntaketa txukundu eta programa fintzen ibili gara.Ponpadun sistemak nahiko ondo funtzionatu die ikasleei eta badaude ere ponparik gabe saiatzen dabiltzanak (PBLetan aniztasuna ere nabari da). Azken hauek, errele baten bidez atexka bat ireki eta isten dute ura pasatzen uzteko.Hurrengo astean azken aurkezpena egingo dute Agenda 21 taldekoen aurrean. Hemen uzten ditut azken argazki batzuk aurrerapenak ikus ditzazuen.


Azken aldian PBL siglak asko entzuten dira hezkuntzaren munduan. PBL (Problem based learning) metodologia, ikasle talde bati arazo bat planteatzean, eta arazo hori autonomiaz (irakaslearen laguntzarekin) konpontzean datza oro har esanda.Askotan, arazoa proiektu hauek ebaluatzea izaten da. Errubrikak horretarako oso baliagarriak diren arren, taldekideen arteko ebaluaketa bat egitea (koebaluaketa deritzona) oso interesgarria izan daiteke.Talde lanak moodleren bitartez ebalua daitezke beste edozein lan ebaluatzen den moduan. Baina gaurko honetan talde lana, taldekideen artean ebaluatzeko tresn...


Project Based Learning. Hitz politx hauekin itzelezko talde lan bat eitxia eskatzen deskute. Bi hilabete klase ondoren, 5-6 aste inguru ditxugu proiektu bat aurrera eramateko, funtzionatzeko, eta defenditzeko. Politxa teorian, astunegixa praktikan.Larunbata da, bueno Igandia ya, eta eibarren eon biharrian hamen nau, taldekidiekin, errore amaigabiak konpontzen.Eskerrak bost minuturo ointxe bertan botatzen ari garazen bezelako barriak botatzen ditxugun... (nos reímos por no llorar) Oharra: Aurreko bidixua petiziño popularragaitxik kendu dot eta Teknopoliseko reportajia ipiñi.


Azken iruzkinak