Kategoria: parlamentarioa
Hitz polita da demokrazia, grekotik datorrena, antza. Etimologian adituek diotenez, “demos” eta “kratos” hitzetatik eratorria da, eta “boterea herriarentzat” edo “boterea herriaren esku” esan nahi omen du. Esanahia hori baldin bada, garbi asko dago demokrazia gutxi dagoela munduan, baita gure “lehenengo” mundu honetan ere. Izan ere, nire ikuspegi txit apaletik, ezin da demokraziarik egon herriarekin ezertarako ere kontatu gabe. Hau da, “dena herriarentzat, baina herria gabe” leloa ez da batere demokratikoa, oso despota baizik. Eta, onartu edo ez, horixe gertatzen zaigu hemen, Euskal...