Kategoria: paragrafoak
Idazkera hasieratik beretik lotua egon da pinturari. Errepara diezaiogun txinatar poesia klasikoari (Du Fu, Li Bai...). Ideogramazko errenkada eta zutabe simetrikoak ziren olerki haiek, oreka estetikoan eta irudien lirikan hein berean funtsatuak. Gaur egunera arte iraun du kaligrafiaren arteak Asiako sortaldean, gogoak askatzeko bide gisa.Sarritan ahazten dugu idatziaren estetikotasun hori; edo, onenean ere, estakuru gisa erabiltzen da, arrazoibide bihurriak hauspotzeko (hitz-elkartuetako marratxoen auzian, esaterako). Hala ere, komeni da lantzean behin gogoratzea testu idatziak, aurrenik e...