Paintballean maila altuan konpetitu ahal izateko gauza garrantzitsuenetakoa entrenamendua da, eta zoritxarrez gure lurraldean ez daude toki egoki larregi. Nire taldekoak (Eztanda)  aspalditik genbiltzan horrelako zelai baten bila eta azkenean Dragoi Bolak taldekoekin bat eginik, lortu dugu toki egoki bat aurkitu eta berau txukuntzea.Zelaia hasieran zegoen bezala:Aste bukaera batzuk geroago:Aurreko astebukaeran egin genuen sareak muntatzeko azkenengo froga, eta lehenengo entrenua eta partidatxoak jokatzeko aukera izan genuen.Hemendik aurrera, ahalik eta entreno eta "patxanga" gehien ant...


Sugaar Asturiasen

paintball 1456152135942 zero metrotik | 2006-05-09 16:41

Astebukaera honetan jokatu da Asturias-ko I. Open-a, eta bertan Sugaar talde Gipuzkoarreko jokalariek Div II ko hirugarren postua lortu dute.Ondorengo egunetan jarri ahal izango ditut lehiaketaren kronika txiki eta argazki batzuk.Sailkapena:DIV I1-Madrid Nightmares2-Cantabria Activa3-Angry FishDIV II1- Salicru2- Aquatrek Factory Team3- Sugaar


Pasa den astebukaeran jokatu da Bitburg-en (Alemania) Millenium Series txapelketako bigarren proba. Emaitzak ondorengoak izan dira:CPL (M7) 1. Joy Division 2. TonTons 3. Menace 4. Shockwave División 1 1. DG Icon 2. Chilli Peppers 3. Dagnir Dae 4. Blackout División 2 1. Chaos 2. MK Storm 3. Stealers AM 4. Ipnoz División 3 1. Outrage UK 2. MRD Com 3. Elite 4. Preds M5 1. Templer Blut 2. Capital Bern 3. Redux 4. Zen ZtarHirugarren proba Madrilen jokatuko da Ekaina hasieran.


Horixe da nire inguruko jendeak esaten didana paintballean jolasten dudala esaten diedanean. Ulertzekoa da, inoiz kirola probatu dutenek kuadrillakoekin  despedida bat edo bazkariren bat ospatzera paintball zelai batera joanagatik ezagutzen dutelako.Pistako paintball-a gauza guztiz desberdina bat da, ordea.Ahaztu gerra, pistola, simulazioa... moduko hitzak, ez erabiltzeaz gain, nahiko gaizki ikusiak bait daude. Lehiaketak zelai lau batean jokatzen dira, sarez inguraturik eta zelaiaren bi aldeetan parapeto puzgarriak (edo finkoak) jartzen direlarik. Goian ikusten dena Millenium Series t...