Paintballean maila altuan konpetitu ahal izateko gauza garrantzitsuenetakoa entrenamendua da, eta zoritxarrez gure lurraldean ez daude toki egoki larregi. Nire taldekoak (Eztanda) aspalditik genbiltzan horrelako zelai baten bila eta azkenean Dragoi Bolak taldekoekin bat eginik, lortu dugu toki egoki bat aurkitu eta berau txukuntzea.Zelaia hasieran zegoen bezala:Aste bukaera batzuk geroago:Aurreko astebukaeran egin genuen sareak muntatzeko azkenengo froga, eta lehenengo entrenua eta partidatxoak jokatzeko aukera izan genuen.Hemendik aurrera, ahalik eta entreno eta "patxanga" gehien ant...
Astebukaera honetan jokatu da Asturias-ko I. Open-a, eta bertan Sugaar talde Gipuzkoarreko jokalariek Div II ko hirugarren postua lortu dute.Ondorengo egunetan jarri ahal izango ditut lehiaketaren kronika txiki eta argazki batzuk.Sailkapena:DIV I1-Madrid Nightmares2-Cantabria Activa3-Angry FishDIV II1- Salicru2- Aquatrek Factory Team3- Sugaar
Pasa den astebukaeran jokatu da Bitburg-en (Alemania) Millenium Series txapelketako bigarren proba. Emaitzak ondorengoak izan dira:CPL (M7) 1. Joy Division 2. TonTons 3. Menace 4. Shockwave División 1 1. DG Icon 2. Chilli Peppers 3. Dagnir Dae 4. Blackout División 2 1. Chaos 2. MK Storm 3. Stealers AM 4. Ipnoz División 3 1. Outrage UK 2. MRD Com 3. Elite 4. Preds M5 1. Templer Blut 2. Capital Bern 3. Redux 4. Zen ZtarHirugarren proba Madrilen jokatuko da Ekaina hasieran.
Larunbat hontan jokatu zen Madrileko liga-ren 3. jardunaldia, taldea osatzeko arazoak eduki genituenez, lau jokalari bakarrik azaldu ginen, eta beste talde batzuk antzera zebiltzala ikusirik, beste batzutan egin izan dugun moduan, ahal zen einean geure artean jokalariak elkartrukatuko genituela adostu genuen.Badirudi beste talderen bati ez zaiola hori gehiegi gustatu (partida galtzearen ondoriotako bat, zihur aski), eta kexa bat aurkeztu du antolakuntzaren aurrean. Millenium series-eko araudian guk egin duguna espreski debekatua dago eta ondorioz hiru talde kanporatu egin gaituzte. Ba...
Dagoeneko nahiko erraza da autoetan ikustea, bada ordenagailua apaintzeko erabiltzen duenik ere, eta gaurtik aurrera, paintball zelaietan ere ikusi ahal izango dugu. Hona hemen, nire Egolatxa!!!!Ez dakienarentzat (zihurrenik zuetako asko), argazkikoa paintball markagailu bat da, planeteclipse etxeko Ego 05 motakoa, hain zuzen ere, eta dakienarentzat pare bat datu aipagarri: RedZ pepper stickz kañoi multzoa darama eta bere aurreko jabea Avalanche,Nexus eta beste hainbat talde profesionaletan ibilitako Tony Perez paintball jokalari estatubatuarra zen.Zuen arditxoa lortu nahi baduzue, ardilatx...
Larunbat horretan jokatuko da Madrideko ligaren 3. proba. Dragoi bolak paintball taldearekin parte hartuko dut 3. mailan.Badira bi urte azken aldiz liga hortan parte hartu nuenetik ta gauzak dexente aldatu dira, bai ekipamendu aldetik eta baita joko mailari dagokienez ere. Hurrengo mezu batean laburbilduko dut paintball munduan sartzerakoan egindako ibilbidea, orain astekotan den norbaiteri lagungarri izango zaion ustean.
Aste bukaera hontan jokatu da Europa mailan jokatzen den lehiaketa garrantzitsueneko lehenengo froga. Millenium Series delakoak, aurten 5 froga izango ditu, eta zorte pixkatekin Madriden jokatu denean parte hartzeko asmoa daukat. Aurten 5 maila ezberdin daude.CPL edo Champions League (Xball Lite), Division 1, Division 2 eta Division 3 (denak 7vs7 eran jokatzen direnak) eta aurten lehen aldiz M5, 5 pertsonako taldeen artekoa.Lehenengo frogak ondorengo emaitzak utzi ditu: M7 Champions Paintball League Oslo Menace (Norway) Toulouse Tontons (France) Frankfurt Syndicate (Germany) Manchester...
Aurreko batean, 7vs7 ko zelai baten argazki bat erakutsi nizuen.Zuetako askori 7vs7 horrek ez dizue deus ere esango. Paintball lehiaketa mota desberdinak erakutsiko dizuet, kontuan izanik, mota guztietan , pintura bola batek jo ta honek zikintzen bazaitu jokotik kanporatua zaudela.7vs7 eta 5vs5:Bi talde (zazpina edo bostna pertsonakoak) lehiatzen dira, helburua kontrako taldearen bandera gure zelaiko irteera tokira ekartzea, kontrako taldeko jokalari kanporatu bakoitzeko eta geure taldeko kanporatu gabeko bakoitzeko ere puntuak ematen dira. Partidak denbora muga dute (7 edo 5 minutu).X ball...
Zelaia aurkitzeko arazoren bat edo beste izan arren, garaiz iritsi gara Atarrabiako futbol zelaira. Bertan, gure lagun naparrek ordurako prest zuten paintball zelaia.Hogeitabat jokalari hurbildu dira bertaraino, eta 4 taldetan banatu eta gero hasi dira partidak.Partida oso azkarrak ikusi dira, batzuk minutua baino gutxiago iraun dutelarik. Giro ederra izan dugu atarrabian, eta denok ahalik eta lasterren errepikatzeko gogoz gelditu gara.Eguneko argazki denak ikusteko, klikatu goiko irudian.
Datorren igandean, Najupa -koek antolaturik, lagunarteko "patxanga" bat jokatuko da Atarrabian. Informazio gehiago nahi izan ezkero, hemen